XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAT - Ona izango litzakela, guk Malaka'runtz alde egin arte, zu Txina'ra ez joatea-edo... Bestela, txina'tarrak erbestekoentzat biotz gogorrekoak bait-dira, onuntzara, ugartea su eta gar kiskaltzera etorriko ote diran edo...

XABIER - Ori nai ba'dezute, ala izango da.

BESTEA - Eta, egun auetan oyeratua euki zaitun gaitza, ez ote da Jainkoaren deitxo bat edo izango?

XABIER - Deabruak, iñondik ere, bialguntza au galerazi nai du... eta, zital orren aurka egin bear da. Txina'tarrak, ainbeste odol ixuri zun Jaunaren semeak bait-dira.... Jainkoa gurekin dala, ez dago beldurrik. Espetxean sartzen ba'naute ere, an Jainkoaren irakatsiak zabal nitzazke; eta, zertara noan jakiñez gero, ba'liteke txinatarrak berak ere nere lagun izatea.

ANDONI - (Sartzerakoan) Aita Prantzisko, agur!

XABIER - Andoni! Agur, zer dakarrek?
ANDONI - Zera, nere erritarrari beldurra etorriko ote zitzayon-edo.

XABIER - Zer, ba? Ez al dek arkitzen?
ANDONI - Ez, jauna!
JORKE - Bai! Sartze ori, arantzez esitua zeok...

XABIER - Ala da! Bañan, IESU-Kist'k dio: Bizi au maite dunak, galdu egingo dula, eta Aren ederrez galtzen dunak, irabazi.

AGIAR - Egia da.
XABIER - Bildurrik gabe egon... Zuek emendik itzuli arte, ez naiz irtengo.

AGIAR - Ni ez naiz emendik joango, zu Txina'n sartu zeran ala ez jakin arte. Itxasoan egongo naiz, beti, zure zai, nerekin etorri bait-ziñan...

XABIER - Eskarrikasko! Agiar jaun ori! Beti, zure nagusi Pereira'ren zordun izango naiz.